Adimen anizkunei buruzko euskarazko webquestik aurkitu ez dudala adierazi beharra dut; hala ere, aipatzekoa da, gaztelaniazko askorik ere ez ditudala sarean igarri. Ondorengo irudiko webquesta blogera ekartzea interesgarria iruditu zait, ostera, adimen anizkunen gaia modu egokian lantzeaz gain, hezkuntza eremuan ikuskera hau planteatzeko baliagarriak diren alderdi batzuk (ebaluazioa edota irakaslearentzako iradokizunak, esaterako) jorratzen baititu.
Adimen anitzak
sábado, 28 de abril de 2012
Euskal Herrian Urkide eskola izan da Adimen anitzen metodologiaren alde egin duen lehena
Orain dela urte batzuk Urkide Ikastetxean inork ez zuenADIMEN
ANITZAK (Inteligencias Multiples) teoriari buruz ezer ez entzun.
Metodologia
hau pixkanaka-pixkanaka joan zen klaseetan ezartzen. Lehenengo Bartzelonako
Montserrat Ikastetxetik hartu zuten adibidea. Geroxeago irakasleei formatu
behar izan zitzaien metodologia hau praktikan jartzeko: “ez zen problemarik
egon, ohituta daude birziklatze arauarekin”.
Beraz,
orain dela hiru urte bete, praktikan jarri zen aipatutako ADIMEN ANITZAK metodologia
hau. Momentuz bakarrik jarri da martxan Matematika ikasgaian. Modu hontan, ikasleek ahozko moduan argitu
behar dituzte ariketak eta gero taldean adostasun batera iritzi. Beste irtenbide
batzuk erabiltzen dituzte Urkiden:
kubo manipulatiboak, hauen bidez logika ukimena erabiliz lantzen da.
Isabel
Orbañanos, ikastetxeko zuzendaria, azaltzen duen bezala, metodo honen gakoaIKASKUNTZA KOOPERATIBOAn datza: ikasleak
talde txikietan antolatzen dira, programa informatiko batek agintzen dituen
aldagai batzuen bidez. Modu hontan, mugak sahiesten dira: ez dituzte ikasle
lotsatiak ikasle kanporakoiekin esertzen.
Hurrengo
proiektua zera izango da: ikasleak gai bat landuko dute ADIMEN ANITZAK
deskribatzen dituen sortzi inteligentzien bidez (linguistika,
logika-matematika, espaziala, musikala, gorputz-zinestesikoa, intrapertsonala
eta naturalista. Bertan aurrera eramaten dituzten ekintzak ikusi nahi izanez gero bere webean dena azaltzen dute
ADIMEN
ANITZAK metodologia dituen abantailen artean, zera zehaztu dezakegu:
1.
Ikasleak hobeto ulertzen dituzte ideiak
2.
Klaseetan sortzen diren gatazkak murriztu egiten dira
3.
Ikasleen arteko elkarbizitza hobetzen da
Montserrat del Pozo eta Hezkuntza paradigma
Hurrengo bideoan Montserrat del Pozok orain arte izan dugun hezkuntza paradigma aldatzeko arrazoaiak argi eta garbi azaltzen ditu. Horretarako Montserrat zentroan aurrera eramandako ekintzen berri ematen du
Think1.tv
Think1.tv
Elkarrizketa: Montserrat del Pozo (Montserrat ikastetxeko zuzendaria)
Montserrat ikastetxearekin lotuta, ondoren, bertako zuzendaria den Montserrat del Pozo-ri egindako elkarrizketa bi izango ditugu blogean.
Lehenengoa, Televisió de Catalunya-ko telebista saio bati dagokiona da, adimen anizkunen ingurukoa. Bertan, ikastetxeko zuzendariak, adimen-mota bakoitza azaldu ostean, ikastetxean teoria hori aurrera eramateko modua azaltzen du, praktikara nola eramaten duten, alegia.
Saioa katalanez dago, eta apur bat luzea bada ere -40 minutu ingurukoa da-, balio oso handiko bideoa dela uste dut, gauzak oso argi azaltzeaz gain, adimen anitzak nola garatu daitezkeen modu adierazgarrian ulertzea ahalbidetzen baitu, irudiak ere lagungarriak direlarik.
Adimen Anitzak Hezkuntzan: Montserrat ikastetxea
Adimen Anitzen ikuspegiak
hezkuntza ulertzeko eredu berri bat eskaintzen du; izan ere, teoriak
zehaztutako inteligentziaren kontzeptu hori bereganatzeak, hezkuntza ulertzeko
modu berri batera garamatza; mundu guztiak arlo berdinak, modu eta erritmo
berean ikastea behartzen duen eskola batetik aldenduta.
Modu honetan, adimen-mota
bakoitzarekin lotutako abilezia eta trebetasunak garatzen dituen eredua
bultzatzen da, jakintzak barneratzeko bide eta modu desberdinak erabiltzen
dituena. Horretarako, beharrezkoa da haurtzarotik ikasleek arlo desberdinetan
dituzten indarguneak identifikatu eta horiek indartzea, haietaz baliatuz, beste
arlo batzuk garatzeko.
Ikuskera honetan oinarritzen
diren zentruak badaude, teoria praktikara eramanda lan egiten duten
ikastetxeak, alegia. Estatu mailan, esaterako, Bartzelonako Montserrat
ikastetxeak Gardnerren teoria aintzat izanik, adimen desberdinen garapenean
zentratutako ikaskuntza eskaintzen du, 0 urtetik 18 urtera bitartean.
Aipatutako ikuskerak errelitatean nola funtzionatu dezakeen ulertzeko edo
ikusteko, hona hemen Bartzelonako Montserrat
ikastetxeko web-orria.
Zentruaren hainbat datu ematen dira bertan, ikastetxearen istoriatik hasi eta
aurrera daramatzaten hezkuntza-proiektua azaltzeraino. Eskaintzen duten
zerbitzu eta jardueren berri ere ematen da,baita ikas-maila bakoitzean
gauzatzen dituzten proiektuak ere. Honela, bada, Adimen anizkunetan
oinarritutako ikastetxe bat nola antolatzen den ikusteko, argigarria gertatzen
dela uste dut. Horrekin batera, hurrengo webgunea bisitatuz Montserrat eskolari buruz Howard Gardnerrek esaten duena
ere ikus dezakegu.
Adimen Kinestesikoa
Sentsazio korporalen bidez ikastea ahalbidetzen duen adimena da. Pertsona hauei dantzatzea, korrika egitea, salto egitea, ukitzea eta eraikitzea gustatzen zaie. Heldutzerakoan kirolariak, kirurgialariak eta eskultoreak izango dira. Adimen hau garatu ahal izateko ikasgelan haien ikasketa propioak eraiki, ukitu eta sentitzera erakutsi eta batez ere “egiten ikasi” irakatsi behar zaie.
Berezitasunak
-Pertsona honek euren gorputza osoa erabilten dabe ideiak azaltzeko, ekintzak egiteko edo arazoak konpontzeko.
-Eskuak erabiltzeko trebetasuna aipagarria da.
-Gorputzaren kontrola izugarria dute.
Gelarako estrategiak
-Gorputz erantzunak: Proposatutako ariketek mugimenduen bidez erantzun beharra derrigortzea
-Antzerkia
-Eskuko pentsamendua
-Ipuinak interpretatzea dantzen bidez
-Kirola
-Manipulatzea ikasketa bideratzeko
-Dantza kreatiboa
-Gynkhanak
Mota honetako adimena dutenek hurrengoa dute gustoko:
-Dantzatzea
-Salto egitea, korrika egitea
-Musika instrumentuak jotzea
-Mimika
-Kirola
Gorputz lengoaia
Mota honetako adimenean pertsonai famatua Rafa Nadal izan daiteke
Berezitasunak
-Pertsona honek euren gorputza osoa erabilten dabe ideiak azaltzeko, ekintzak egiteko edo arazoak konpontzeko.
-Eskuak erabiltzeko trebetasuna aipagarria da.
-Gorputzaren kontrola izugarria dute.
Gelarako estrategiak
-Gorputz erantzunak: Proposatutako ariketek mugimenduen bidez erantzun beharra derrigortzea
-Antzerkia
-Eskuko pentsamendua
-Ipuinak interpretatzea dantzen bidez
-Kirola
-Manipulatzea ikasketa bideratzeko
-Dantza kreatiboa
-Gynkhanak
Mota honetako adimena dutenek hurrengoa dute gustoko:
-Dantzatzea
-Salto egitea, korrika egitea
-Musika instrumentuak jotzea
-Mimika
-Kirola
Gorputz lengoaia
Mota honetako adimenean pertsonai famatua Rafa Nadal izan daiteke
Adimen espaziala
Ikusizko mundua eta mundu espaziala ikusteko gaitasuna da. Adimen zati hau gehien garatzen dutenek argazki eta bideoekin ikasi, marraztea eta irakastea gustoko dute. Etorkizunean arkitektoak, marrazkilariak...izango dira. Hau da, espazioarekin erlazionaturiko lanbideak izango dituzte. Adimenaren zati hau garatzeko ikasgelan lan artistikoak, puzzleak eta adimen mapak egin behar dira.
Berezitasunak
Berezitasunak
-3 dimentsiotan
pentsatzeko ahalmena da.
-Irudi grafikoak sortu eta dekodifikatzeko gai dira.
-Orientazio espazial egokia,grafikoak irudikatzeko, espazioan kokatutako gauzak erlazionatzeko, irudiak buruz manipulatzeko erreztasuna daukate
-Irudi grafikoak sortu eta dekodifikatzeko gai dira.
-Orientazio espazial egokia,grafikoak irudikatzeko, espazioan kokatutako gauzak erlazionatzeko, irudiak buruz manipulatzeko erreztasuna daukate
Gelarako estrategiak
1. Bisualizazioak (irudi mentalak egitea)
2. Koloreen erabilera: Muralak, colageak egitea
3. Metafora grafikoak
4.Ludikotasuna bultzatzea
5. Diseinuak sortzea
6. Museoetara irteerak
7. Arte proiektuak: marraztea, koloreztatzea
8. Bideoa erabiltzea
Zer gustatzen zaie era honetako adimena duten pertsonei?
-Diseinatzea
-Eraikitzea
-Fantaseatzea
-Marrazkiak egitea
Era honetako adimena izan zuen pertsonai famatu bat Picasso dugu
Suscribirse a:
Entradas (Atom)