sábado, 28 de abril de 2012

Adimen Kinestesikoa

Sentsazio korporalen bidez ikastea ahalbidetzen duen adimena da. Pertsona hauei dantzatzea, korrika egitea, salto egitea, ukitzea eta eraikitzea gustatzen zaie. Heldutzerakoan kirolariak, kirurgialariak eta eskultoreak izango dira. Adimen hau garatu ahal izateko ikasgelan haien ikasketa propioak eraiki, ukitu eta sentitzera erakutsi eta batez ere “egiten ikasi” irakatsi behar zaie.








Berezitasunak


-Pertsona honek euren gorputza osoa erabilten dabe ideiak azaltzeko, ekintzak egiteko edo arazoak konpontzeko.
-Eskuak erabiltzeko trebetasuna aipagarria da.
-Gorputzaren kontrola izugarria dute.



Gelarako estrategiak


-Gorputz erantzunak: Proposatutako ariketek mugimenduen bidez erantzun beharra derrigortzea
-Antzerkia
-Eskuko pentsamendua
-Ipuinak interpretatzea dantzen bidez
-Kirola
-Manipulatzea ikasketa bideratzeko
-Dantza kreatiboa
-Gynkhanak


Mota honetako adimena dutenek hurrengoa dute gustoko:


-Dantzatzea
-Salto egitea, korrika egitea
-Musika instrumentuak jotzea
-Mimika
-Kirola
Gorputz lengoaia


Mota honetako adimenean pertsonai famatua Rafa Nadal izan daiteke





No hay comentarios:

Publicar un comentario