Paradigma buruan ditugun gauzek osatzen dute. Gauza hauen bidez ikusten dugu mundua eta erlazioak ere horien arabera egiten ditugu. Hau da, gure erreferentzia da. Orain arte eta denbora luzez hezkuntza arloan paradigma bat eduki dugu, erreferentzia bat, eta eredu hori aldatzeko unea iritsi da, paradigmaz aldatu behar dugu.
Orain arte gizartean paradigma akademizista nagusitu da, sistema patriarkalaren zerbitzuan dagoena eta bere helburua boterea mantentzea izan da. Paradigma honek balore sozial hierarkikoak eta elkartasunik gabeak inposatu eta inposatzen ditu oraindik. Esate baterako: lehiakortasuna, biolentzia, nagusitasuna, autoritarismoa, nonahikotasuna, menpekotasuna...Balore hauek gizartean islatzen dira. Adibidez, titulazio asko dituen pertsona gutxiago dituena baino eskala sozial altuagoan dagoela suposatzen da.
Eskola gizartearen islada da,beraz, Hezkuntza Sistemak paradigma akademizista inposatu du. Honen ondorioz curriculum homogeneoa, androzentrikoa eta etnozentrikoa osatu eta garatu izan da urteetan. Sistemak onartutako zientzian eta botere akademikoak lejitimatutako edukietan oinarritutakoa. Autoritate akademikoak jakituria mailak zehazten ditu eta helburua gizarteko arazoei irtenbidea emateko erantzunak ikastea da. Baina egoera aldatu da, egun bizi garen gizartea dagoeneko ez da orain dela 50 urte zegoen gizarte berdina, hori dela eta, beste hainbat gauza aldatu diren moduan eskola ere aldatu behar da. Iritzi berekoa da Ken Robinson hezitzaile eta idazle britainiarra. Hurrengo bideoan hezkuntzaren paradigmak aldatzeko arrazoiak aipatzen ditu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario