sábado, 21 de abril de 2012

Hezkuntza Paradigma berrian irakaslea gidaria da

Bigarren postean Howard Gardner psikologo amerikarraren berri eman nuen, Adimen anitzen teoriaren sortzailea dena, alegia. Esan bezala, Gardnerrek orain dela 20 urte aurkeztu zuen bere teoria, garai hartan ia inork ez zion baliorik eman. Orain, ordea, teoria hori  hezkuntza paradigma berriaren ipar-orratza bihurtu da.

Gardnerrek zortzi inteligentzia bereizten ditu:
Orain arte, beti pentsatu izan da gizakiok inteligentzia bakarra genuela. Hori dela eta, inteligentzia test-ak egiten ziren. Horietan marka ona lortzen zutenek inteligenteak ziren, marka baxuak lortzen zituztenak ,ordea, ez ziren hain azkarrak. Bestalde, matematiketan oso onak zirenak oso inteligenteak ziren baina musikan onak ziren talentodunak ziren  ez inteligenteak.
Garnerrek, horren kontra, 8 inteligentzia zeudela aipatu zuen. Pertsona batzuk inteligentzia mota batzuk beste batzuk baino garatuagoak dituzte, esaterako, ume bat oso ona izan daiteke inteligentzia interpertsonalean eta oso txarra logiko matematikakoan baina horrek ez du esan nahi  leloagoa edo azkarragoa denik. Gardnerrek dio irakaslearen papera erabat aldatu behar dela, izan ere, irakaslea gidaria izan behar du umea gidatu behar du bere alde indartsuak eta ahulak zeintzuk diren ezberdintzeko. Modu horretan askoz errezagoa izango baita ikaslearentzat ezagutzak eskuratzea. Hezkuntza pertsonalizatuagoa izango da eta aldi berean ikaslea bere ikas-prozesuaren protagonista izango da.

Hurrengo bideoan Howard Gardnerrek bere teoriaren erabilerak  hezkuntzan ekarriko dituen aldaketen berri ematen du:

No hay comentarios:

Publicar un comentario