Orain dela urte batzuk Urkide Ikastetxean inork ez zuenADIMEN
ANITZAK (Inteligencias Multiples) teoriari buruz ezer ez entzun.
Metodologia
hau pixkanaka-pixkanaka joan zen klaseetan ezartzen. Lehenengo Bartzelonako
Montserrat Ikastetxetik hartu zuten adibidea. Geroxeago irakasleei formatu
behar izan zitzaien metodologia hau praktikan jartzeko: “ez zen problemarik
egon, ohituta daude birziklatze arauarekin”.
Beraz,
orain dela hiru urte bete, praktikan jarri zen aipatutako ADIMEN ANITZAK metodologia
hau. Momentuz bakarrik jarri da martxan Matematika ikasgaian. Modu hontan, ikasleek ahozko moduan argitu
behar dituzte ariketak eta gero taldean adostasun batera iritzi. Beste irtenbide
batzuk erabiltzen dituzte Urkiden:
kubo manipulatiboak, hauen bidez logika ukimena erabiliz lantzen da.
Isabel
Orbañanos, ikastetxeko zuzendaria, azaltzen duen bezala, metodo honen gakoaIKASKUNTZA KOOPERATIBOAn datza: ikasleak
talde txikietan antolatzen dira, programa informatiko batek agintzen dituen
aldagai batzuen bidez. Modu hontan, mugak sahiesten dira: ez dituzte ikasle
lotsatiak ikasle kanporakoiekin esertzen.
Hurrengo
proiektua zera izango da: ikasleak gai bat landuko dute ADIMEN ANITZAK
deskribatzen dituen sortzi inteligentzien bidez (linguistika,
logika-matematika, espaziala, musikala, gorputz-zinestesikoa, intrapertsonala
eta naturalista. Bertan aurrera eramaten dituzten ekintzak ikusi nahi izanez gero bere webean dena azaltzen dute
ADIMEN
ANITZAK metodologia dituen abantailen artean, zera zehaztu dezakegu:
1.
Ikasleak hobeto ulertzen dituzte ideiak
2.
Klaseetan sortzen diren gatazkak murriztu egiten dira
3.
Ikasleen arteko elkarbizitza hobetzen da
No hay comentarios:
Publicar un comentario