lunes, 2 de abril de 2012

Howard Gardner Adimen Anitzen teoriaren sortzailea

Biografia

1961ean Howard Gardner Harbardeko unibertsitatean sartu zen batez ere historia ikasteko asmoarekin, Erik Erikson omen zen garai hartako bere kultura erreferente nagusia. Aldatu zuen, baina bere ikasteko ildo nagusia social relations-etara, giza harremanetara (psikologia, soziologia eta antropologiaren arteko nahasketa). Psikologia terapeutikoan interes berezia omen zeukan garai haietan. Howard Gardnerrek berriro aldatu zuen bere interesgune nagusia Jerome Bruner psikologoa ezagutu eta gero eta Jean Piaget-en idazlanak irakurri eta gero.
Bere Doktore statusa lortu eta gero Harvarden 1971ean Unibertsitate horretan bertan lanean geratzea erabaki zuen. Nelson Goodmanekin batera ikerketa talde bat berrantolatu zuen ertien irakaskuntzaren inguruan, Project Zero izenekoa. 1967an sortua, Project Zero ikerketa taldea ertien irakaskuntza sistematikoki aztertzea zuen helburu, bai sorkuntza artean baita beste arlo humanistiko eta zientifikoetan ere. Norbanakoengan eta erakundeengan azter daitezken hainbat kontutan zientzia ikuspegitik ekarpenak egiten saiatzen dira.
1981ean, Howard Gardnerri MacArthur Prize saria eman zitzaion. Orain, irakasle dabil Hobbs Professor of Cognition and Education Harvard Unibertsitatean, (Harvard Graduate School of Education-en). Neurologiako irakasle-laguntzailea ere bada Bostongo Unibertsitatean, Medikuntzako fakultatean (The Boston University School of Medicine).

Adimen Anitzaren teoria

Adimen anizkunaren teoriaren arabera inteligentziak dimentsio anitz omen ditu. Urte luzeetan eztabaidatu izan da ea inteligentzia modu zientifikoan neur ote zitekeen. Gardnerren ustez, pertsona bakoitzak inteligentzia maila desberdina dauka inteligentziaren hainbat aldetan. Inteligentzia orokorra zenbait inteligentziatan, inteligentzia anitzetan, banaturik deskribatzen du. Norbanakoaren barneko inteligentzia eta pertsonen arteko harremanetarako inteligentzia osatzen dute inteligentzia emozionala. Honekin batera hizkuntza-inteligentzia, inteligentzia logiko-matematikoa, musika-inteligentzia, espazio-inteligentzia eta inteligentzia gorputz-kinesikoa deskribatu ziten. Geroago beste berri bat gehitu: inteligentzia naturalista.
Inteligentzia mota bakoitzak burmuineko gune fisikoetan kokatzen ibili dira burmuinaren fisiologia adituek. Burmuinetako zauriek eta lesioek ikertzea eta burmuinetik emititzen diren uhinak ikertzea izan da gehien jorratu diren ikertzeko bideak.
Teoria hau lehen aldiz 1983. urtean argitaratu zuen Frames of Mind: The Theory of Multiple Intelligences liburuan ("Gogoaren eraikuntza: Inteligentzia Anitzen Teoria"). Teoria hobetzen saiatu zen hurrengo urteetako zenbait argitalpenetan.

Ondoren, Howard Gardnerren adimen anitzen teoria azaltzen duen mapa kontzeptuala daukazue, horretan eskola inguruan adimen anitzak lantzeko erabil daitezkeen TIC ezberdinak ageri dira.


INFORMAZIO GEHIAGORAKO Hikhasi aldizkariko Artikulua

No hay comentarios:

Publicar un comentario