Adimen Anitzen ikuspegiak
hezkuntza ulertzeko eredu berri bat eskaintzen du; izan ere, teoriak
zehaztutako inteligentziaren kontzeptu hori bereganatzeak, hezkuntza ulertzeko
modu berri batera garamatza; mundu guztiak arlo berdinak, modu eta erritmo
berean ikastea behartzen duen eskola batetik aldenduta.
Modu honetan, adimen-mota
bakoitzarekin lotutako abilezia eta trebetasunak garatzen dituen eredua
bultzatzen da, jakintzak barneratzeko bide eta modu desberdinak erabiltzen
dituena. Horretarako, beharrezkoa da haurtzarotik ikasleek arlo desberdinetan
dituzten indarguneak identifikatu eta horiek indartzea, haietaz baliatuz, beste
arlo batzuk garatzeko.
Ikuskera honetan oinarritzen
diren zentruak badaude, teoria praktikara eramanda lan egiten duten
ikastetxeak, alegia. Estatu mailan, esaterako, Bartzelonako Montserrat
ikastetxeak Gardnerren teoria aintzat izanik, adimen desberdinen garapenean
zentratutako ikaskuntza eskaintzen du, 0 urtetik 18 urtera bitartean.
Aipatutako ikuskerak errelitatean nola funtzionatu dezakeen ulertzeko edo
ikusteko, hona hemen Bartzelonako Montserrat
ikastetxeko web-orria.
Zentruaren hainbat datu ematen dira bertan, ikastetxearen istoriatik hasi eta
aurrera daramatzaten hezkuntza-proiektua azaltzeraino. Eskaintzen duten
zerbitzu eta jardueren berri ere ematen da,baita ikas-maila bakoitzean
gauzatzen dituzten proiektuak ere. Honela, bada, Adimen anizkunetan
oinarritutako ikastetxe bat nola antolatzen den ikusteko, argigarria gertatzen
dela uste dut. Horrekin batera, hurrengo webgunea bisitatuz Montserrat eskolari buruz Howard Gardnerrek esaten duena
ere ikus dezakegu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario