sábado, 14 de abril de 2012

Ikasteko estilo ezberdinak al daude?

Ikasteko estilo ezberdinak daudela esaten dugunean, bakoitzak zerbait ikasterako orduan norberaren metodoak, teknikak edo estrategiak erabiltzen dituela esan nahi dugu.

Jakina da guztiok era ezberdinetan eta abiadura ezberdinean ikasten dugula. Esaterako, maila bera duen ikasle talde batean gai berri bat irakasten hasten bagara hortik denbora batera ikasleen artean maila ezberdinak nabaritzen hasiko gara, nahiz eta ikasle guztiek azalpen berdinak jaso eta ariketa berdinak egin dituzten. Beraz, taldeko kide bakoitza era ezberdin batean ikasiko duela argi dago, zalantza ezberdinak izango dituzte eta batzuk gai batzuetan besteetan baino azkarragoak izango dira. Ezinezkoa da eskola bera bi ikasleei ematea, bakoitzak era batean interpretatuko duelako.


Ikasterako orduan aipatu ditugun ezberdintasun horiek  faktore anitzen ondorio dira; adibidez, motibazioa, adina edo aurretiazko ezagutza. Hala ere, faktore horiek ez dute azaltzen zergaitik batzuetan motibazio, adin eta aurrezagutza berdina duten ikasleek era ezberdinean ikasten duten, batzuei idaztea oso ondo ematen zaien bitartean beste batzuei gramatikazko ariketak oso errazak iruditzen zaizkien. Horren oinarria ikasteko modu ezberdinetan datza. Berau bai irakasleentzat bai ikasleentzat ere oso gai interesgarria da ikaste prozesua eraginkorragoa suerta dezakeelako, alegia.







 
 
Ikasteko estilo ezberdinei buruzko informazio gehiago

No hay comentarios:

Publicar un comentario