sábado, 28 de abril de 2012

Webquest

Adimen anizkunei buruzko euskarazko webquestik aurkitu ez dudala adierazi beharra dut; hala ere, aipatzekoa da, gaztelaniazko  askorik ere ez ditudala sarean igarri. Ondorengo irudiko webquesta blogera ekartzea interesgarria iruditu zait, ostera, adimen anizkunen gaia modu egokian lantzeaz gain, hezkuntza eremuan ikuskera hau planteatzeko baliagarriak diren alderdi batzuk (ebaluazioa edota irakaslearentzako iradokizunak, esaterako)  jorratzen baititu.


Euskal Herrian Urkide eskola izan da Adimen anitzen metodologiaren alde egin duen lehena


Orain dela urte batzuk Urkide Ikastetxean inork ez zuenADIMEN ANITZAK (Inteligencias Multiples) teoriari buruz ezer ez entzun.
Metodologia hau pixkanaka-pixkanaka joan zen klaseetan ezartzen. Lehenengo Bartzelonako Montserrat Ikastetxetik hartu zuten adibidea. Geroxeago irakasleei formatu behar izan zitzaien metodologia hau praktikan jartzeko: “ez zen problemarik egon, ohituta daude birziklatze arauarekin”.

Beraz, orain dela hiru  urte bete, praktikan jarri zen aipatutako ADIMEN ANITZAK metodologia hau. Momentuz bakarrik jarri da martxan Matematika ikasgaian. Modu hontan, ikasleek ahozko moduan argitu behar dituzte ariketak eta gero taldean adostasun  batera iritzi. Beste irtenbide batzuk erabiltzen dituzte Urkiden: kubo manipulatiboak, hauen bidez logika ukimena erabiliz lantzen da.
Isabel Orbañanos, ikastetxeko zuzendaria, azaltzen duen bezala, metodo honen gakoaIKASKUNTZA KOOPERATIBOAn datza: ikasleak talde txikietan antolatzen dira, programa informatiko batek agintzen dituen aldagai batzuen bidez. Modu hontan, mugak sahiesten dira: ez dituzte ikasle lotsatiak ikasle kanporakoiekin esertzen.
Hurrengo proiektua zera izango da: ikasleak gai bat landuko dute ADIMEN ANITZAK deskribatzen dituen sortzi inteligentzien bidez (linguistika, logika-matematika, espaziala, musikala, gorputz-zinestesikoa, intrapertsonala eta naturalista. Bertan aurrera eramaten dituzten ekintzak ikusi nahi izanez gero bere webean dena azaltzen dute
ADIMEN ANITZAK metodologia dituen abantailen artean, zera zehaztu dezakegu:
1.           Ikasleak hobeto ulertzen dituzte ideiak
2.           Klaseetan sortzen diren gatazkak murriztu egiten dira
3.           Ikasleen arteko elkarbizitza hobetzen da

Montserrat del Pozo eta Hezkuntza paradigma

Hurrengo bideoan Montserrat del Pozok orain arte izan dugun hezkuntza paradigma aldatzeko arrazoaiak argi eta garbi azaltzen ditu. Horretarako Montserrat zentroan aurrera eramandako ekintzen berri ematen du


Think1.tv

Elkarrizketa: Montserrat del Pozo (Montserrat ikastetxeko zuzendaria)


Montserrat ikastetxearekin lotuta, ondoren, bertako zuzendaria den Montserrat del Pozo-ri egindako elkarrizketa bi izango ditugu blogean.

Lehenengoa, Televisió de Catalunya-ko telebista saio bati dagokiona da, adimen anizkunen ingurukoa. Bertan, ikastetxeko zuzendariak, adimen-mota bakoitza azaldu ostean, ikastetxean teoria hori aurrera eramateko modua azaltzen du, praktikara nola eramaten duten, alegia.

Saioa katalanez dago, eta apur bat luzea bada ere -40 minutu ingurukoa da-, balio oso handiko bideoa dela uste dut, gauzak oso argi azaltzeaz gain, adimen anitzak nola garatu daitezkeen modu adierazgarrian ulertzea ahalbidetzen baitu, irudiak ere lagungarriak direlarik.








Adimen Anitzak Hezkuntzan: Montserrat ikastetxea


Adimen Anitzen ikuspegiak hezkuntza ulertzeko eredu berri bat eskaintzen du; izan ere, teoriak zehaztutako inteligentziaren kontzeptu hori bereganatzeak, hezkuntza ulertzeko modu berri batera garamatza; mundu guztiak arlo berdinak, modu eta erritmo berean ikastea behartzen duen eskola batetik aldenduta.
Modu honetan, adimen-mota bakoitzarekin lotutako abilezia eta trebetasunak garatzen dituen eredua bultzatzen da, jakintzak barneratzeko bide eta modu desberdinak erabiltzen dituena. Horretarako, beharrezkoa da haurtzarotik ikasleek arlo desberdinetan dituzten indarguneak identifikatu eta horiek indartzea, haietaz baliatuz, beste arlo batzuk garatzeko.
Ikuskera honetan oinarritzen diren zentruak badaude, teoria praktikara eramanda lan egiten duten ikastetxeak, alegia. Estatu mailan, esaterako, Bartzelonako Montserrat ikastetxeak Gardnerren teoria aintzat izanik, adimen desberdinen garapenean zentratutako ikaskuntza eskaintzen du, 0 urtetik 18 urtera bitartean. Aipatutako ikuskerak errelitatean nola funtzionatu dezakeen ulertzeko edo ikusteko, hona hemen Bartzelonako Montserrat ikastetxeko web-orria. Zentruaren hainbat datu ematen dira bertan, ikastetxearen istoriatik hasi eta aurrera daramatzaten hezkuntza-proiektua azaltzeraino. Eskaintzen duten zerbitzu eta jardueren berri ere ematen da,baita ikas-maila bakoitzean gauzatzen dituzten proiektuak ere. Honela, bada, Adimen anizkunetan oinarritutako ikastetxe bat nola antolatzen den ikusteko, argigarria gertatzen dela uste dut. Horrekin batera, hurrengo webgunea bisitatuz Montserrat eskolari buruz Howard Gardnerrek esaten duena ere ikus dezakegu.



Adimen Kinestesikoa

Sentsazio korporalen bidez ikastea ahalbidetzen duen adimena da. Pertsona hauei dantzatzea, korrika egitea, salto egitea, ukitzea eta eraikitzea gustatzen zaie. Heldutzerakoan kirolariak, kirurgialariak eta eskultoreak izango dira. Adimen hau garatu ahal izateko ikasgelan haien ikasketa propioak eraiki, ukitu eta sentitzera erakutsi eta batez ere “egiten ikasi” irakatsi behar zaie.








Berezitasunak


-Pertsona honek euren gorputza osoa erabilten dabe ideiak azaltzeko, ekintzak egiteko edo arazoak konpontzeko.
-Eskuak erabiltzeko trebetasuna aipagarria da.
-Gorputzaren kontrola izugarria dute.



Gelarako estrategiak


-Gorputz erantzunak: Proposatutako ariketek mugimenduen bidez erantzun beharra derrigortzea
-Antzerkia
-Eskuko pentsamendua
-Ipuinak interpretatzea dantzen bidez
-Kirola
-Manipulatzea ikasketa bideratzeko
-Dantza kreatiboa
-Gynkhanak


Mota honetako adimena dutenek hurrengoa dute gustoko:


-Dantzatzea
-Salto egitea, korrika egitea
-Musika instrumentuak jotzea
-Mimika
-Kirola
Gorputz lengoaia


Mota honetako adimenean pertsonai famatua Rafa Nadal izan daiteke





Adimen espaziala

Ikusizko mundua eta mundu espaziala ikusteko gaitasuna da. Adimen zati hau gehien garatzen dutenek argazki eta bideoekin ikasi, marraztea eta irakastea gustoko dute. Etorkizunean arkitektoak, marrazkilariak...izango dira. Hau da, espazioarekin erlazionaturiko lanbideak izango dituzte. Adimenaren zati hau garatzeko ikasgelan lan artistikoak, puzzleak eta adimen mapak egin behar dira.






Berezitasunak



-3 dimentsiotan pentsatzeko ahalmena da.
-Irudi grafikoak sortu eta dekodifikatzeko gai dira.
-Orientazio espazial egokia,grafikoak irudikatzeko, espazioan kokatutako gauzak erlazionatzeko, irudiak buruz manipulatzeko erreztasuna daukate

Gelarako estrategiak

1. Bisualizazioak (irudi mentalak egitea)
2. Koloreen erabilera: Muralak, colageak egitea
3. Metafora grafikoak
4.Ludikotasuna bultzatzea
5. Diseinuak sortzea
6. Museoetara irteerak
7. Arte proiektuak: marraztea, koloreztatzea
8. Bideoa erabiltzea

Zer gustatzen zaie era honetako adimena duten pertsonei?

-Diseinatzea
-Eraikitzea
-Fantaseatzea
-Marrazkiak egitea

Era honetako adimena izan zuen pertsonai famatu bat Picasso dugu





Adimen logiko-matematikoa

Arlo logiko eta numerikoetara dagokiona da. Pertsona hauek zenbakiak eta hauen konbinazioaetan, esperimentatzean eta buruketak burutzen trebeak dira. Adimen mota hau garatzen duten pertsonak matematikoak, informatikoak edo zientifikoak izango dira etorkizunean.  Era logiko bateazn pentsatzen duten arrazoiak ematen. Nola landu daiteke adimen logiko- matematikoa gelan? Joku logikoekin eta ikaskuntza kooperatiboaren bidez irakatsi behar zaie.


Berezitasunak

-Zenbakiak erabili eta era egokian arrazoitzeko gaitasuna.
-Arazo matematikoak ebazteko ahalmena prozedura zientifikoak erabiliz.
-Patroiak bilatzen dauz eta arrazonamendu induktibo eta deduktiboa erabiltzen dau.
-Errazonamendu zientifikoa erabilteko ahalmena.

Gelarako estrategiak

1.Kalkuluak eta kuantifikazioak : Ezkutuko patroi bat topatzea
2. Sailkapenak
3.Pentsamendu zientifikoa
4. Ludikotasuna bultzatea: Pentsarazten duten jokuak
5.Zientzia Museoetara. Planetariumetara irteerak
6.Zenbaki sekuentziak

Zer dute gustoko era honetako adimena duten pertsonek?
-Galdetzea
-Kalkulñatzea
-Enigma logikoak ebaztea
-Kodigoak deszifratzea
-Experimentatzea

Zer behar dute era honetako adimena duten pertsonek?

-Experimentatzeko materiala
-Material zientifikoa
-Manipulatu ahal diren materialak

Era honetako adimena izan zuen pertsonai famatu bat Einsten dugu.


Hurrengo estekan Adimen logiuko-matematikoari buruz informazio gehiago jaso dezakezue


Adimen linguistikoa

 Hitzen bitartez pentsatu eta adierazteko gaitasuna da. Idazleek, bertsolariek, irakurtzea gustatzen zaien umeek... izan ohi dute. Idatzizko eta ahozko hizkuntzari dagokiona da. Hau da, adimen mota hau garatzen duten pertsonek ahozko eta idatzizko hizkuntzan erreztasuna dute. Adimena txikitatik garatzen hasten da eta adimen linguistikoa garatuena duten  haurrak idazteko, irakurtzeko, istorioak kontatzeko eta hizkuntzetan erreztasuna dute. Baina esanguratsuena pertsona hauek kontzeptuak argitasunez azaltzeko duten gaitasuna da. Hitzetan pentsatzeko gaitasuna dute..





BEREZITASUNAK
-Pentsakera hitzen bidez adierazteko gaitasuna.
- Irakasteko ahalmena, azaldu, ikasi, buruz ikasi, gogoratu, besteak konbenzitzeko ahalmena.
-Adimen hau jaio aurretik garatzen hasten da, entzuten dana garrantzitsua da
.

Gelarako estrategiak
1. Narrazioak (ipuinak gai berri bat aurkezteko)2.Egunerokoak ( hausnarketarako koadernoak, haurrei hasiera edo gai bat ematenzaie eta eurek jarraitu behar dute)3.Argitapenak4.Metahizkuntza
5. Ahozko aurkezpenak
6.Idazketa kreatiboa


Zer dute gustoko era honetako adimena duten pertsonek?
-Irakurtzea
-Idaztea
-Hitzekin jolastea 
-Datuak memorizatzea
-Humorea


Era honetako adimena duten pertsonek  idazleak, poetak, abokatuak, kazetariak edo hizlariak izaten ohi dira


Era honetako adimena zuen pertsonai famatu bat aipatzearren Agatha Christie aipatuko dugu.




Gelan adimen linguistikoa lantzeko ariketa ezberdinak



Adimen musikala

Musikarekin, soinuarekin eta erritmoarekin pentsatzeko gai dira adimen mota hau dutenak. Instrumentu bat joz edota abestuz emozioak adierazteko gai dira.



BEREZITASUNAK
-Doinuaren erritmoa, tonoa eta timbrea sortu, ulertu eta gozatzeko ahalmena da.
-Pertsona honek pieza musikalak sortzeko, ezagutzeko eta bapatean errepikatzeko gai dira.
-Musikari batek sortutako pieza baten mezua interpretatzeko gai dira. 

Gelarako estrategiak

1.Erritmoak eta abestiak entzutea eta konposatzea
2 hautaketa musikalak: doinuak ezberdintzea
3. Oroimen musikala
4.Metamusika
5.Ariketak musikarekin egitea

Adimen hau duten pertsonei inguruan duten doinuak ezagutzea eta errekonozitzea gustoko dute. Horrez gain, abestea, txistukatzea, entonatzea eta abar gustatzen zaie. Normalean musika entzuten dutenean eskuekin edo oinekin erritmoa eramaten dute. Instrumentuak jotzeko gaitasun handia dute.



Zer behar dute mota honetako adimena duten pertsonek?

-Instrumentuak
-Musika aparatuak
-Aparatu grabatzaileak

Adimen mota hau duten pertsonek normalean abeslariak, konpositoreak, musikoak, dantzariak edo musika kritikoak izaten dira.

Era horretako inteligentzia duen pertsonai famatua Montserrat Caballe izan daiteke



Hurrengo estekan klikatuz gero adimen musikala haurrengan garatzeko ariketa ezberdinen berri emango dizu


Adimen naturalista

Espezie zein objetu ezberdinen artean erlazioak sortzeko gaitasuna bere barnean hartzen duen adimena da. Erlazionatutako horien artean alde berdinak eta ezberdinak aurkitzeko ahalmena izanik. 


Berezitasunak
-Ahalmen honetako pertsonak inguruko gauzak, animaliak edo landarak bereiztu, sailkatu edo erabili daitekez.
-Eurak inguruagaz bat egiten dira (uria, herria) eta behatzeko
-Sentiberatasuna izaki bizidunakaz, animalia edo landarak sailkatu, zaindu, 


Hurrengo bideoan adimen naturalistaren ezaugarri nagusien laburpena egiten dute,Eta ez hori bakarrik,  berau garatzeko egokiak diren jarduerak ere aipatzen dira bertan.






Gelarako estrategiak
-Txangoak mendira
-Lehiotik begiratuz  egiten den ikasketa
-Ekoikasketa


Zer behar du horrelako adimena duen pertsona batek?
-Natura eskuragarri izatea
-Animaliak
-Landareak
-Lupak, mikroskopioak






Experimentatzea gustoko dute baita ingurugiroa babestea ere. Horrez gain, animaliekin jokatzea eta landareak landatzea ere oso gustoko dute. Normalean bildumak egiteko afizioa dute. Oro har, naturan gertatzen diren ekintzak ulertzeko eta ikasteko ahalmen handia dute.


Ariketa egokiak

-Exploratzeko elementuak
-Landareak behatu, zaindu 
-Kolekzioak egin 
-Ariketak kanpokaldean
-Eskolan soroa  izatea
-Animaliekin erlazionatzea


Normalean era honetako adimena duten pertsonek hurrengo profesioetan nagusitzen dira: Biologoak, botanikoak, Lorezainak, geologoak, arkeologoak, kimikoak edo fisikoak, besteak beste


Era honetako adimena zuen pertsonai famatu bat Charles Darwin izan zen 

Hurrengo estekan klikatuz gero Adimen naturalista zertan datzan sakonago ulertzeko aukera izango duzu



Adimen Interpertsonala


Pertsonarteko adimena  era egoki batean erlazionatzeko  gaitasunari dagokio, eta “berezitasun sozialak”  izenez ezagutzen dugunaren multzoa hartzen du bere baitan. Askotan inteligentzia emozionala bezala ezagutua da

Inteligentzia mota hau dutenen  berezitasunak


-Besteak ulertzeko eta alkarreragiteko ahalmena da.
-Besteekaz hartuemonak izatea (hizkuntza eredu desbardinak erabiliz) euren sentimenduak ulertzea, besteak motibatzeko.
-Talde kooperatiboan lan egiteko ahalmena, besteak entzun eta eritzia onartu, nahiz eta desbardinak izan.
-Besteen tokian jarri ahal dira.
-Lider moduan onak dira
-Komunikatzaile onak dira


Gelako estrategiak

1. Konpartitzea
2. Talde kooperatiboak
3. Mahai jokoak
4. Role-play-ak

Era honetako inteligentzia dutenei gustatzen zaie:
Zuzentzea, antolatzea, lagunak izatea, jendearekin hitz egitea, feed-back ematea, jaietara joatea, taldeko lanak, ikasketa kolaboratzailea, besteen sentimenduak intuitzea

Era honetako inteligentzia dutenek hurrengo profesioetan aurkitu ditzakegu; Saltzaileak, politikoak,irakasleak,terapeutak,erliogiodunak edo erlazio publikoak, besteak beste.

Azkenik, inteligentzia mota hau garatu zuen  pertsonai famatu bat aipatuarren Maria Teresa de Calcuta aipatuko dugu.

Beheko estekan klikatuz inteligentzia interpertsonala edo emozionalaren gainean informazio gehiago eskuratzeko aukera izango duzue




viernes, 27 de abril de 2012

Adimen Intrapertsonala


Barnekoak diren arlo psikologikoak ongi aztertzeko eta ezagutzeko gaitasunari dagokio adimen intrapertsonala; hau da, nor buruaren bizitza emozionalean murgiltzea, sentimenduak aztertzea, horiek bereizten jakitea, sentimendu horiei izena jartzea, eta jarrera-gida moduan erabiltzea.

Inteligentzia mota hau dutenen berezitasunak
-Norberaren ezagutza eta hortik hasita, ekintzak bideratzeko trebetasuna.
-Norberaren indarrak eta ahultasunak, sentimenduak, bildurrak, autoestima ezagutza.
-Konzentrazioa, pentsatzeko ahalmena.



Gelarako estrategiak
1.Hausnarketak
2.Nor berak bere buruarekin duen erlazioa ezagutzea
3.Sentimenduak ezagutzea
4.Norberak bere helburuak finkatzea

Ariketak
1.Pentsamendu kritikoa eta kreatiboa lantzea
2.Kontzentraziorako ariketak landu
3.Bakardade mometuak hausnarketara bideratuta
4.Ariketa metakognitiboak
5.Autobiografiak/ Pentsamenduen Egunerokoak
6.Austoestima lantzeko ariketak
Inteligentzia mota hau duten ikasleak introspektiboak dira, beren sentimenduen kontzientzia dute, baita euren ahulezi, balore, sinesmen zein alde sendoez ere.Helburuak markatzen eta lortzen dituzte. Beraientzt den denboraz disfrutatzen dakite gehienbat pentsatzeko eta hausnarketak egiteko erabiltzen dutelarik. Ikasle hauek askoz hobeto ikasten dute informazioa prozesatzeko denbora ematen zaienean. Inteligentzia mota hau erabiltzen duten pertsonen artean teologoak, filosofoak, psikologoak edo psikiatrak daude. Esaterako Mahatma Gandhi, Sigmund Freud edo Aristoteles




Inteligentzia Intrapertsonala lantzeko ariketa baten eredua


Zer motatako inteligentzia duzu?

Aurreko postetan esan bezala pertsona bakoitza bakarra eta errepika ezina da. Izan ere, mundua ulertzeko eta ikusteko modu ezberdinak ditugu. Halaber, orain norberak duen inteligentzia mota ezagutzeko aukera dago horretarako prezeski egituratutako test-etan, hain zuzen ere. Horietan ehunekoen bitartez  H.Gardnerren 8 inteligentziatan zer nolako portzentaiak ditugun adierazten zaigu.


  Azpian dagoen estekan klikatuz gero era horretako test bat egiteko aukera izango duzu. Animatu zaitez!

Zure Adimen Anitzak ezagutzeko test-a

martes, 24 de abril de 2012

Inteligentzia bakoitzak ezaugarri jakin batzuk ditu


Howard Gardnerrek sailkatutako zortzi inteligentzia motak ezaugarri jakin batzuk dituzte. Hurrengo taulan   (Developing Students' Multiple Intelligences. NICHOLSON-NELSON, K. ( New York: Scholastic Professional Books 1998).
inteligentzia mota jakin bat duten ikasleek izan ohi dituzten ezaugarriak argi azaltzen dira. Normalean ikasleek bi arlotan destakatu ohi dute.

arloa
Hurrengoan destakatzen du
Gustoko du
Hobeto ikasten du
Linguistikoa
Hitzen bidez pentsatzeko habilidadea du. Hizkuntza erabiltzen duesanahi konplexuak adierazteko eta jasotzeko.
Irakurtzea, Idaztea, ipuinak kontatzea, hitz egitea, memorizatzea, puzzleak egitea.
 Hitzak irakurtzen, entzuten eta ikusten, hitz egiten, idazten, disakutitzen eta eztabaidatzen.
Logiko-matematikoa
Kalkulatzeko, kuantifikatzeko, arrazonamendu logikoa erabiltzeko habilidades, Horrez gain, premisak, hipotesiak eta pautak  ulertzeko erreztasuna du.  Operazio matemático zailak ebazteko erreztasuna du.
Problemak ebaztea, zenbakiekin lan egitea eta experimentatzea.
Pautak eta elazioak erabiliz, sailkatuz, abstraktuarekin lan egiten.
Espaziala
Hiru dimentsiotan pentsatzeko habilidades. Barne zein kanpo irudiak rekreatzeko, aldatzeko gaitasuna . Grafikoak kodifikatzeko eta produzitzeko gaitasuna.
Diseinatu, marraztu, eraiki, sortu ameztu, marrazkiak begiratu, mapak eta grafikoak irakurri . Puzzleak egin, gauzak imaginatu.
Marrazkiekin eta koloreekin lan egiten, Gauzak bisualitzatzen bere begi mentalaren bidez, marraztuz.
Gorputz-Kinestezikoa
Objetuak maneiatzeko habilidades. Muskuluak modu harmonikoan erabiltzeko gaitasuna. Oreka fisikoa, azkartasuna, flexibilitatea eta sentsibilitatea ukimenean
Mugitzea, ukitzea, dantza egitea, antzerkia egitea, eskulanak egitea, gorputz hizkuntza.
Ikutuz, mugituz, informazioa gorputz sentsazioen bitartez jasoz.
MUSIkALa
Tonua, melodía, erritmoa eta entonazioa jasotzeko.
Abestea, Instrumentuak jotzea, musika entzutea
Erritmoak, melodiak edo abestiak erabiliz. Musika entzunez
INTERPERtSONALA
Pertsonak ulertzeko eta eurekin interrelazionatzeko gaitasuna. Lideratzeko antolatzeko, komunikatzeko konfliktoak konpontzeko eta saltzeko gaitasuna.
Lagunak izatea, jendearekin hitz egitea, jendearekin batzea
Konpartitzen, konparatzen, erlazionatzen, elkarrizketatzen, kooperatzen.
INTRAPERTSONALA
Norbera bere burua ulertzeko gaitasuna. Norberaren alde ahulak eta sendoak errekonozituz eta helburuak ezarriz.
Bakarrik lan egitea, erreflexionatzea, norberaren interesak jarraitzea, autodisziplina sustatzea.
Bakarrik lan eginez, proiektuak norberaren erritmora eginez, espazioarekin eta hausnarketak eginez.
NATURALISTA
Natura ikuskatzeko habilidadea eta horren legeak ulertzeko gaitasuna izatea. Flora eta fauna sailkatuz.
Narturan parte hatzea, sailkapenak egitea.
Gune naturalean lan eginez, Animaliak eta guneak exploratuz, landareei buruz ikastean.